martes, 8 de mayo de 2012

Software librea

      XX. mendearen hasierako ordenagailuak handiak eta garestiak ziren eta unibertsitate edo enpresa handietan soilik aurkitu ahal ziren. Denbora pasa ondoren, ordenagailuak edukitzea  gero eta ohizkoagoa zenez, softwarea negozio bat bihurtu zen. Software enpresak sortu ziren, software kode bitarra eta konpilatua bakarrik saltzen zutenak.
  
    Richard Dtallmanen ustez, software librea izango balitz kalitate hobeko programak egitea errazagoa izango zen. Gainera, informazioa partekatzea beharrezkoa dela esaten du gizarteak aurrera egiteko.  Software librea zenbait askatasun ditu: Programa exekutatzeko aukera, aztertu eta norberaren beharretara egokitzeko askatasuna, programa kopiatzeko eta partekatu edo hobetzeko askatasuna eta hobetutako bertsioa banatzeko aukera. 

   Software bat libre banatzen dena "copyleft" deitu izan diote informatikariek.
Linus adibidez, software librea erabiltzen duen sistema bat da. Bere sortzailetik dator haren izena, finlandiar ikaslea, Linus Torvalds izenekoa.  Software librea erabiltzen duten beste programa batzuk dira: Web-nabigatzaileak Mozilla Firefox eta Google Chrome, LibreOffice, GIMP marrazketa programa, Blender 3Dko diseinurako softwarea...

   Presentzia garrantzitsua izan du  ere smartphonetan. Google eta Linuxen Android sistema egongo ez balitz, beste ekoizle batzuentzako zaila izango zen sistema eraginkor bati haustea. Argazkigitzan, literaturan, musikan etab. eragina izan dute baita ere. Batzuen ustez software librea utopia bat da, beharbada sistema honekin interes ekonomikorik lortzen ez delako, baina egia esanez, enpresa handi batzuk software librea bultzaren ari dira.