martes, 12 de junio de 2012

Ikasbidaia


                         Ikasbidaiko argazkiak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.

viernes, 25 de mayo de 2012

Smartphone baten erradiografia:

 Gaur egungo mugikorrak ordenagailu bezalakoak dira; gero eta gordeleku handiagoa izateko memoria txipak, mikroSD edo SIM txartelak dauzkate. Hori nahiz eta, smartphone-ak ez daude eginda informazio pilarekin lan egiteko , internetera konektatzeko baizik. Teknologikoki smartphonen kamera ez da kalitate handikoa baina ohikoa bihurtu da flasha esku-argi moduan erabiltzea. Gertutasun-sentsoreak ere gehitu dira mugikorretara pantailaren argitasuna egokitzen dituenak.
  
   Bestalde, smartphon-ak energia elektrikoa behar du eta horretarako, edozein mugikor bezala, bateriak erabiltzen ditu. Internet konexioa, GPSa, azelerometroa edo ukipen-pantaila bateriaren iraupena murriztu egiten du baina hori ez du garrantzia handirik smartphonea maiz kargatu ahal duzulako.
   
   Konektibitatea antena txiki baten bidez lortzen dute (batzuk bost antena eduki ditzakete: telefono, irrati, Wi-Fi, GPS eta Bluetootharena adibidez). GPS seinalea jaso ahal izateko, harwarea beharrezkoa da, hau da, antena bat seinalak jaso egiten dituena.
  
   Ukipen-pantailari buruz, bi mota daude: Kapazitiboa, garestia eta sofistikatua, eta erresistiboa, merkeena. Lehenengoa, argi dago hobeagoa dela. Pantailaren potentzia handiagoa da eta bi hatzen aldi bereko ukitzeak detektatu ditzake. Bigarrena, erresestiboa, kapazitate berdina du baina hondatzeko arrisku handiagoa du. Bata ala bestea erabiltzea smartphonearen prezioa asko aldatzen du.
  


martes, 8 de mayo de 2012

Software librea

      XX. mendearen hasierako ordenagailuak handiak eta garestiak ziren eta unibertsitate edo enpresa handietan soilik aurkitu ahal ziren. Denbora pasa ondoren, ordenagailuak edukitzea  gero eta ohizkoagoa zenez, softwarea negozio bat bihurtu zen. Software enpresak sortu ziren, software kode bitarra eta konpilatua bakarrik saltzen zutenak.
  
    Richard Dtallmanen ustez, software librea izango balitz kalitate hobeko programak egitea errazagoa izango zen. Gainera, informazioa partekatzea beharrezkoa dela esaten du gizarteak aurrera egiteko.  Software librea zenbait askatasun ditu: Programa exekutatzeko aukera, aztertu eta norberaren beharretara egokitzeko askatasuna, programa kopiatzeko eta partekatu edo hobetzeko askatasuna eta hobetutako bertsioa banatzeko aukera. 

   Software bat libre banatzen dena "copyleft" deitu izan diote informatikariek.
Linus adibidez, software librea erabiltzen duen sistema bat da. Bere sortzailetik dator haren izena, finlandiar ikaslea, Linus Torvalds izenekoa.  Software librea erabiltzen duten beste programa batzuk dira: Web-nabigatzaileak Mozilla Firefox eta Google Chrome, LibreOffice, GIMP marrazketa programa, Blender 3Dko diseinurako softwarea...

   Presentzia garrantzitsua izan du  ere smartphonetan. Google eta Linuxen Android sistema egongo ez balitz, beste ekoizle batzuentzako zaila izango zen sistema eraginkor bati haustea. Argazkigitzan, literaturan, musikan etab. eragina izan dute baita ere. Batzuen ustez software librea utopia bat da, beharbada sistema honekin interes ekonomikorik lortzen ez delako, baina egia esanez, enpresa handi batzuk software librea bultzaren ari dira.

viernes, 16 de marzo de 2012

Web orrialdea

Nire web orrialdea: Fotografiari buruz joango da. 
Hau egiteko erabiliko dut:
-Interneteko informazioa: 
                                          -Fotografiaren historia
                                          -Erabiltzen diren teknikak
                                          -Behar diren ikasketak
                                          -Argazkilari famatu batzuk
                                          -Argazki-kamarak
                                          -Argazkiak apaintzeko programak
                                          -Argazki izugarri batzuk etab.





viernes, 3 de febrero de 2012

Movie Maker

Azkenean, erabaki dut klaseari buruz movie makerra egitea. -Erabiliko ditudan argazkiak ikastolan geundenekoak izango dira.
-Zenbait abesti
-Inauterietako bideo bat

domingo, 15 de enero de 2012

Microsoft Power Point

Gai hau aukeratu dut pinturazko mugimendu gogokoena dudalako. Presentazio honetan, Inpresionismoko margolari batzuk ipini ditut haien margo batzuekin.  
Power point-Inpresionismoa