viernes, 25 de mayo de 2012

Smartphone baten erradiografia:

 Gaur egungo mugikorrak ordenagailu bezalakoak dira; gero eta gordeleku handiagoa izateko memoria txipak, mikroSD edo SIM txartelak dauzkate. Hori nahiz eta, smartphone-ak ez daude eginda informazio pilarekin lan egiteko , internetera konektatzeko baizik. Teknologikoki smartphonen kamera ez da kalitate handikoa baina ohikoa bihurtu da flasha esku-argi moduan erabiltzea. Gertutasun-sentsoreak ere gehitu dira mugikorretara pantailaren argitasuna egokitzen dituenak.
  
   Bestalde, smartphon-ak energia elektrikoa behar du eta horretarako, edozein mugikor bezala, bateriak erabiltzen ditu. Internet konexioa, GPSa, azelerometroa edo ukipen-pantaila bateriaren iraupena murriztu egiten du baina hori ez du garrantzia handirik smartphonea maiz kargatu ahal duzulako.
   
   Konektibitatea antena txiki baten bidez lortzen dute (batzuk bost antena eduki ditzakete: telefono, irrati, Wi-Fi, GPS eta Bluetootharena adibidez). GPS seinalea jaso ahal izateko, harwarea beharrezkoa da, hau da, antena bat seinalak jaso egiten dituena.
  
   Ukipen-pantailari buruz, bi mota daude: Kapazitiboa, garestia eta sofistikatua, eta erresistiboa, merkeena. Lehenengoa, argi dago hobeagoa dela. Pantailaren potentzia handiagoa da eta bi hatzen aldi bereko ukitzeak detektatu ditzake. Bigarrena, erresestiboa, kapazitate berdina du baina hondatzeko arrisku handiagoa du. Bata ala bestea erabiltzea smartphonearen prezioa asko aldatzen du.